17/12/2019

Latxa arrazaren etorkizunari buruz hausnartzeko jardunaldia

Joan den abenduaren 17an, ARDI proiektuaren esparruan, Arkautiko Nekazaritzako Elikagaien campusean, hausnarketa jardunaldi bat egin zen Latxa arrazaren etorkizunari buruz.  Jardunaldian, Eva Ugartek ARDi proiektuaren inguruko aurkezpen orokorra egin ondoren, zeinean proiektuaren helburuak azaldu baitziren, mahai inguru bat egin zen sektoreko hainbat eragilerekin (Idiazabal JIB; Erronkari JIB; Artzai Gazta eta CONFELAC). Hausnarketa horretan, ahulgune moduan identifikatu zen eragileen artean dagoen harremana urria dela eta elkarrekin eztabaidatzeko espazio gutxi daudela. Eta hori denek Latxa ardiaren inguruan lan egiten dutela kontuan hartuta. Horregatik, azpimarratu zen beharrezkoa dela sektoreko eragile guztiak elkarlanean aritzea, Latxa ardiaren lehiakortasuna handitu ahal izateko, produkzio sistema bera mantenduz, izan ere, sistema hori Latxa ardiaren indargune moduan aurkezten da, eta, gainera, kanpoko arrazetatik bereizten duen faktore bat da. Esnearen koipe eta proteina edukiaren inguruan lan egitearen garrantzia azpimarratu zen, ia guztia gazta bihurtzen baita. Lankidetza interesgarria da Manex arrazarekin lan egiten duten Iparraldeko abeltzain eta eragileentzat ere.

Uso de cookies

Esta web utiliza "cookies" propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las "cookies". Sin embargo, puedes cambiar la configuración de "cookies" en cualquier momento.

Aceptar