ARDI2 iruditan: ezagutu proiektuaren lana eta aurrerapenak
Azken urteotan, ARDI2 proiektuko bazkideek elkarrekin lan egin dute mugaz gaindiko lankidetza indartzeko eta Latxa eta Manech ardi-arrazen hobekuntza genetikoan aurrera egiteko.
Hainbat jarduera, bilera tekniko eta esperientzia-trukeren bidez, proiektuak ardi-sektorearen etorkizunerako funtsezko gaiak landu ditu: hautespen genetikoko programen koordinaziotik hasi eta ustiategien jasangarritasunera eta abeltzaintza kudeatzeko tresna digitalen garapenera arte.
Bideo honetan, ibilbide honetako une esanguratsuenetako batzuk bildu ditugu, eta Pirinioen bi aldeetako erakunde bazkideek egindako lana erakusten dugu. Bideoa ikustera gonbidatzen zaitugu, ARDI2 proiektuaren lana eta sektoreko eragileen arteko lankidetzari esker lortutako aurrerapenak gertutik ezagutzeko.
