Kalifikazio morfologikoko irizpideak homogeneizatzen ARDI barruan
2018ko urriaren 23an Aiherran elkartu ziren ARDI proiektuko kideak eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako abeltzainen elkarteetako teknikariak, manex ardi muturgorriaren kalifikazio morfologikoari buruzko irizpideak sozializatzeko eta bateratzeko.
Ardi ustiategi komertzial batean egindako bisitan, CDEOko kideek Manex muturgorri arrazaren estandarra osatzen duten ezaugarri morfologikoak adierazi zituzten, eta nola sailkatzen diren hazteko arkazte moduan zein intseminazio zentrotan ebaluatuko dituzten arren ama eta aita moduan.Adierazi zutenez, adarrak edukitzea, buruan orbanak, hanka jarrera ahulak, bizkarralde ahula eta errapeko akatsak hobetu beharreko akastzat jotzen dira.Halaber, jardunaldian agerian geratu zen, kalifikatzaileen artean, kalifikatzeko eta deskalifikatzeko irizpideak homogeneizatzeko interesa dagoela eta garrantzitsua dela.