20/12/2018

ARDI proiektua sozializatzen Esne Ardien Kontrolatzaile eta Teknikarien Jardunaldian

Joan den abenduaren 19an, Eva Ugarte Sagastizabalek ARDI proiektua aurkeztu zuen, Esne Ardien Kontrolatzaile eta Teknikarien Urteko Jardunaldiaren esparruan, Vitoria-Gasteizen.

Aurkezpenean zehar, proiektuaren helburu nagusia eta ekintza teknikoak zehazteaz gain, Evak lortu diren aurrerapenak ere aipatu zituen.Horietako batzuk dira Manex eta Latxaren abeltzainen artean animalien kalifikazio morfologikoa uniformatzea, Latxa muturzuriaren eta Latxa muturbeltzaren hautapen genomikoa inplementatzea, 150 ar berri inguru genotipatzea, esnearen osaeraren karaktereak baloratzeko metodologia berriak inplementatzea, eta karaktere genetiko berriak identifikatzea, hautapen programetan sartzeko.

Uso de cookies

Esta web utiliza "cookies" propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las "cookies". Sin embargo, puedes cambiar la configuraciĆ³n de "cookies" en cualquier momento.

Aceptar