Errapeak sailkatzeko saioa Urdazubin (Nafarroa)
ARDI proiektua ez dago geldirik, eta, Latxa eta Manex arrazen hobekuntza genetikorako eskemen arteko konexioak indartzeko planteatu diren jardueren barruan, 2020ko otsailaren 25ean, beste ekintza bat egin zen Urdazubin (Nafarroa). Ekintzaren helburua izan zen eskema bakoitzean errapeak sailkatzeko erabili diren sistemak harmonizatzen jarraitzea eta sakontzea. Ekintza Latxa Muturgorria lantzen duen Xabier Bengoetxea abeltzainaren artaldean egin zen, eta Iparraldeko eta Hegoaldeko sei sailkatzailek parte hartu zuten, Francis Fidelleren zuzendaritza teknikoaren pean. Harmonizazio saioa helburu berarekin 2019ko otsailean Iparraldean egin zenaren jarraipena da; orduan Manex Muturgorriko artaldeekin egin zen.
Lan jardunaldiak balio izan zuen bi eskemen artean dauden diferentziak zein puntu komunak agerian jartzeko, eta eztabaida zabal eta xehea ahalbidetu zuen errapeak sailkatzeko sistemei buruz. Saio praktikoari dagokionez, guztira 72 ardirekin egin zen, eta erakutsi zuen Iparraldeko sailkatzaileek ez dutela arazorik errapeko erroen tamaina ebaluatzeko; hain zuzen ere, Manexaren errapeak sailkatzeko sisteman karaktere hori ez da kontuan hartzen, aldakortasunik handiena aurkezten duena bada ere.
Laburbilduz, azpimarratu behar da sailkatzaileek lortutako emaitzak, oro har, onak direla, eta ez litzatekeela arazorik izango errapeak sailkatzeko sistemak guztiz uniformizatzeko.