28/03/2019

Errape morfologiaren kalifikatzaileen prestakuntza eta harmonizazio jardunaldia

Otsailaren 20 eta 21ean Euskal herriko bi aldeetako errape morfologiaren kalifikatzaileak elkartu dira Saint Palaisen, prestakuntza eta harmonizazio jardunaldi bat egiteko Latxa/Manex eta Euskal Biarnes ardien kalifikazioei buruz.

Jardunaldiaren helburua izan zen mugaz bi aldeetan erabiltzen diren metodologiak bateratzea eta kalifikazioen sendotasuna aztertzea, kalifikatzaileen artean homogeneotasunean sakontzeko.

Errapeak lehendabizikoz erditutako animalietan kalifikatzen dira, edoskitzeko bigarren hilabetetik bosgarrenera,  eta, hainbat karaktere komun dauden arren, hala nola errapearen lotunearen zabalera, titiaren luzera eta erroen lotura angelua, eskala desberdinak erabiltzen dira.Horrez gain, beste karaktere batzuk desberdinak dira, esaterako, erdiko lotailu suspentsorea Iparraldean baino ez da neurtzen, eta erroen luzera, berriz, Hegoaldean baino ez.Horregatik da garrantzitsua horrelako topaketak egitea.

Jardunaldia oso positiboa izan zen, eta titiaren parametroak harmonizatu ziren; gainera, Hegoaldeko ebaluatzaileek lehendabiziko aldiz kalifikatu zuten erdiko lotailu suspentsorea, eta oso ondo egokitu ziren parametro horren ebaluaziora.

Desberdintasunak desberdintasun, oso modu positiboan egiaztatu zen kalifikatzaileen arteko homogeneotasun maila oso handia zela.

Horrez gain, jardunaldian, hautaketaren eskemei lotutako alderdi praktiko ugariri buruz eztabaidatu zuten elkarrekin, oso eztabaida aberasgarrian, eta aurrera egin zuten hautaketarako erakunde bat definitzeko helburuan, eskemen kudeaketa komun bat ahalbidetzeko.

Uso de cookies

Esta web utiliza "cookies" propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las "cookies". Sin embargo, puedes cambiar la configuración de "cookies" en cualquier momento.

Aceptar