19/05/2021

Ardi-ren azken etaparantz aurrera eginez

2021eko maiatzaren 4an, ARDI proiektuaren jarraipena egiteko beste bilera bat egin zen. Pandemia zela eta, modu birtualean egin zen, Teams bidez. Halaber, pandemia zela bide, proiektua beste urtebetez luzatu da. Egoera horrek ekintza hauei eragin die gehien: 3.a (loturak indartzea) eta 6.a (mugaz haraindiko erakundea eratzea). Izan ere, mugimendu-murrizketek ekintza horiei eragin diete gehien.

Bilera hartan, ekintza teknikoen egoera aztertu zen, emaitza batzuk hainbat forotan zabaltzeke daudela egiaztatu zen eta 4. ekintza (mugaz haraindiko genetikaren balorazioa) eta 5.a (ezaugarri berriak) amaitutzat eman ziren.

Mugaz haraindiko erakundea eratzeko asmoak tinko dirau aurrera, horren forma juridikoa eta horren parte izango diren erakundeak zehaztu egin baitira, baita funtzionamendu-modua zirriborratu ere.

Bestetik, baditugu emaitza zehatzak: Manech eta Latxa ardien hautaketa genomikoa ezarri da, Manech ardien balio genetikoa Latxa ardiengan txertatu da, bi ardi-arrazen artean kalkulatzeko metodologiak eta moduak trukatu dira, esne-konposizioaren ezaugarriak aztertzeko eta zelula somatikoak zenbatzeko eguneko kontrol-eredua jarri da, bizitza-luzera funtzionalaren analisirako biziraupen-eredua ezarri da, parasitoekiko erresistentziari buruzko egoera berrikusi da eta bularreko morfologiako kalifikazioak bateratu dira.

Emaitza horiek guztiak azken argitalpen batean bilduko dira. Agerkari hori irailaren 30ean egingo den proiektuaren amaierako ekitaldian aurkeztuko da, eta aurrez aurre egin ahal izatea espero dugu.

Uso de cookies

Esta web utiliza "cookies" propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las "cookies". Sin embargo, puedes cambiar la configuración de "cookies" en cualquier momento.

Aceptar