20/10/2018

ARDI proiektuaren jarraipen bilera Hendaian

Joan den 2018ko urriaren 19an ARDI proiektuko kideak elkartu ziren Hendaian, ekintza teknikoen aurrerapenaren egoera partekatzeko eta hasierako emaitzak sozializatzeko.

NEIKERek eta ARDIEKINek Latxa eta Manex arrazak hautatzeko eskemen konexioa indartzeko ekintzetan izandako aurrerapenak ezagutarazi zituzten, eta aipatu zuten Manex muturbeltzeko eta Manex muturgorriko 2.000 dosi seminal baino gehiago erabili direla Latxaren intseminazioaren azken kanpainan.Horrez gain, INRAk aurrera egin du metodologiak eta eredu matematikoak garatzen, Latxa arrazaren balorazioetan Manex arren balio genetikoa sartu ahal izateko, mugaz gaindiko ebaluazio genetiko egokia egin ahal izateko.Azkenik, IDELEk artaldearen bizitza luzeran eragiten duten parametro produktiboen karakterizazioa eta hautapena landu ditu, hautapen genetikorako karaktere berriak identifikatzeko estrategia moduan, aipatu arrazak hobetzeko programetan kontuan hartzeko.

Uso de cookies

Esta web utiliza "cookies" propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las "cookies". Sin embargo, puedes cambiar la configuración de "cookies" en cualquier momento.

Aceptar