25/04/2019

20 abeltzain eta teknikari joan dira ASLANAk Nafar Latxa Muturbeltz arrazari buruz antolatu duen jardunaldira

2019ko apirilaren 23an, Nafarroako Latxa Ardi Arrazako Hazleen Elkarteak jardunaldi bat antolatu zuen Nafar Latxa Muturbeltzari buruz, POCTEFA programaren “ARDI” europar proiektuaren barruan, arraza horren eta Manez Muturbeltzaren abeltzainen arteko elkar ezagutza indartzeko

Hitzordura 20 abeltzain eta teknikari joan ziren, eta INTIAk Oskotzen duen Intseminazio Zentroko bisita batekin hasi zen, bertan baitaude arraza horren bururik onenak.

Ondoren, ASLANAko bi bazkideren artaldeak bisitatu zituzten, eta “ARDI” proiektuan egindako intseminazioetatik jaiotako arkazteak erakutsi ziren.

Oso ekimen aberasgarria izan zen Nafar Latxa Muturbeltzaren eta Manex Muturbeltzaren abeltzainentzat, alboan izan zituztelarik ASLANAko eta CDEOko (Centre Départemental de l´Elevage Ovin) teknikariak; egitasmoari esker, aurrera egin ahal izango da hautapen eskemen kudeaketa komunean eta proiektuan planteatu den elkarlanean.

Apirilaren 16an, halaber, ASLANA informazio jardunaldi bat egin zuen bere bazkideentzat, proiektuaren aurrerapenez eta etorkizuneko ekintzez eztabaidatzeko.Bi jardunaldiak ASLANA “ARDI” proiektuaren esparruan egiten ari den lana osatzera datoz.

 

Uso de cookies

Esta web utiliza "cookies" propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las "cookies". Sin embargo, puedes cambiar la configuración de "cookies" en cualquier momento.

Aceptar