ARDI proiektuaren emaitzen aurrerapena
ARDi proiektuko koordinatzaile Eva Ugartek aurkeztu zuen egitasmoa eta bere emaitzen aurrerapen bat, esne ardien kontrolatzaile eta teknikarientzako jardunaldian, Oñatiko Gomiztegi baserriko Artzain Eskolaren instalazioetan. Ebaluazio genomikoaren emaitzak, konposizioaren karaktereak ebaluatzeko tes-day ereduak erabiltzearen onurak, eta Latxaren ebaluazio genetikoetan Manex arren balio genetikoa sartzeko moduak aurkeztu zituen. Datuak dituzten animalien kopuruaren desorekak ere analizatu ziren, ebaluatutako karaktere multzo desberdinetan: esnearen ekoizpena, esnearen konposizioa eta errapeen morfologia, eta desoreka horiek gainditzeko proposamenak aurkeztu ziren