Proiektuaren emaitzen aurkezpena Animalia Zientzien Europako Federazioaren (EAAP) urteko 70. Biltzarrean, Genth-en
EAAPren urteko 70. biltzarrean zehar ARDI proiektuaren esparruan egindako lau ikerketa lanen emaitzak aurkeztu ziren.
Itsasne Granado Tajadak, zeinak bere doktore tesia Neiker-Tecnalian egiten ari baita, Eva Ugarteren zuzendaritzapean, poster bat aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Latxa Muturgorriaren eta Latxa Muturbeltzaren odolkidetasunaren, egiazko zentsuaren eta ahaidetasunaren kalkuluari buruz.Fernando Macedo INRAn egiten ari da bere doktore tesia, Andres Legarraren zuzendaritzapean, eta poster bat aurkeztu zuen Manex Muturgorriaren esne produkzioaren ebaluazio genetikoaren alborapen, malda eta zehaztasunari buruzko emaitzekin.Carolina Pineda Quirogak, berriz, Neikerreko ikertzaile taldekoa izanik, poster bat aurkeztu zuen ebaluazio genetikorako test-day eredua erabiltzeko komenigarritasunari buruz, esne ekoizpenaren eta kalitatearen ezaugarriak lortzeko, edoskitzearen ereduarekin alderatuta.Gainera, Carolinak ahozko ponentzia moduan aurkeztutako azterketa batean ere parte hartu zuen, ardi arraza desberdinek estres termikoari ematen dioten erantzuna konparatuz.
Aipatutako lanetako bakoitzaren informazio zehatza hemen kontsultatu daiteke: ABSTRACT