NEIKER-Tecnaliak jardunaldi batzuk antolatu ditu ardi aziendaren produktibitatea hobetzeari buruzko esperientziak partekatzeko
Europako SheepNet proiektuaren barruan kokatzen dira, eta 10 herrialdetako 70 lagunek baino gehiagok parte hartze aurreikusten da
NEIKER-Tecnaliaren Arkautiko nekazaritzako elikagaien campusak nazioarteko lan saio bat hartuko du ekainaren 13 eta 14an, Europako Sheepnet proiektuaren barruan, ardi aziendaren produktibitatea hobetzeko irtenbideak elkartrukatzeko. Berau proiektuaren hirugarren workshopa da, iaz Edinburgon (Eskozia) eta Timisoaran (Errumania) egindakoen ondoren.
Proiektuak ardien produktibitatea hobetzera zuzendutako irtenbideak partekatzea nahi du, ugalkortasuna eta haurdunaldien arrakasta handitzeko eta arkumeen hilkortasuna murrizteko, eta 2016ko azaroan jarri zen martxan. Harrezkero, parte hartzen duten zazpi herrialdeetan ardi ekoizpenaren sistemen egoeraren diagnostiko bat egin da (Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Irlanda, Errumania, Espainia eta Turkia). Epealdi horretan produktibitatea hobetzeko erronka, arazo eta behar nagusiak identifikatu dira, eta irtenbide posibleak aztertu dira. Ondoren, arazo horietarako 55 irtenbide posible jaso dira, EB osoan eta Turkian ardien produktibitateari eragiteko.
Arkautiko bilkuran, NEIKER-Tecnalia izango da antolatzailea eta anfitrioia, eta identifikatutako aholkuak, trikimailuak eta trebetasunak partekatuko dira, ardi aziendaren produktibitatea hobetzeko irtenbideak ezartzeko. Horretarako, funtsezkoa izan da abeltzainek eta sektoreko eragileek Europako herrialde horietako bakoitzean azken hilabeteetan egindako jarduerak, eta Australiatik eta Zeelanda Berritik ere iritsi dira ekarpenak. Aholkuak eta trikimailuak proiektuaren webgunean ikusi daitezke, parte hartzen duten herrialdeetako hizkuntzetara itzulita, eta argazkiekin eta bideokin ilustratuta daude, praktikarik onenak eta berrikuntzak ahalik eta ondoen helarazteko.
70 pertsona gehiago espero dira
Baieztatu da SheepNeteko herrialde kideetako 70 ordezkari baino gehiago etorriko direla, eta horiei gehituko zaizkie Hungaria, Portugal eta Alemaniako ardien sektoreko ordezkariak ere.
Nazioarteko tailerraren parte gisa, Latxa arrazako esnetarako artalde bat bisitatuko dute, zeinak Idiazabal JDko gazta egiten duen, proiektuaren esparruan eratutako artalde berritzaileen sarearen baitan, bertako jardueretan aktiboki parte hartuz.eta Halaber, haragitarako artalde bat eta Neiker-Tecnaliako latxa arrazako esnetarako artalde esperimentala ere bisitatuko dira..
Gainera, Haragitarako Lanbidearteko Ardi eta Ahuntz Elkartearen eskutik –INTEROVIC–, Espainian haragitarako ardi sektorearen egoera aurkeztuko da, baita lehiakortasuna hobetzeko egiten ari diren jarduerak ere. Euskadi mailan, dagoeneko finkatuta dauden bi egitasmo aurkeztuko dira, hau da, Arantzazuko Artzai Eskola eta ARDIEKIN, Latxa ardiaren hobekuntza genetikorako programarekin. NEIKER-Tecnaliak, berriz, ardi sektorearen iraunkortasuna hobetzeko garatu dituen I+G+B jarduera nagusiak aurkeztuko ditu, arreta berezia jarrita burututako LIFE proiektuei (SEEDCAPITAL eta REGEN FARMING).
Horrenbestez, SheepNeten asmoa da etengabe partekatzea ardien produktibitatea hobetzeko dauden ezagutza zientifikoak eta praktikoak, teknologia berritzaileak eta praktikarik onenak, abeltzain, aholkulari, kontsultore, ikertzaile eta interesa duten beste eragileen artean.
SheepNet EBko herrialdeetako abeltzain eta eragile sektore guztietara zabalik dago. Informazio gehiago: www.sheepnet.network