Lege oharra

Datu pertsonalen babesari buruzko araudia betetze aldera, jakinarazi nahi dizugu www.neiker.eus web orriko galdetegiei erantzunez ematen dizkiguzun datu pertsonalak NEIKERen erantzukizunpeko fitxategietan gordeko direla eta erakundearen erantzukizunpean erabiliko direla. Hauek dira, hain justu, helburuak:

  • Web orriko galdetegietan bildutako datuak kudeatzea.
  • Zeinahi ekimeni buruzkoak jakinaraztea eta kontsultei eta iradokizunei erantzutea.
  • Erakundearen jarduerarekin lotutako era guztietako argitalpenak bidaltzea.
  • Interesa duen pertsonari ikastaro batean edo bestelako prestakuntza jarduera batean izena emateko aukera ematea.
  • Sektorearen ikuspegiei buruzko inkestak egitea, bai eta eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitateari buruzkoak ere.
  • Merkataritza jakinarazpenetarako kontaktuen kudeaketa.

Jakinarazi nahi dizugu zure datu pertsonalak beste erakunde batzuei utz diezazkiekegula lege araudia betez, eta baita NEIKERen laguntzaileak diren enpresei ere, baldin eta horiekin hitzarmenak edo/eta akordioak baditugu. Helburua izango da horiei buruzko informazioa jasotzea zeuk, eta eskainitako onurez gozatzea.

Adierazitako helburu guztietarako, datuak erabiltzeko legitimazioa pertsona interesdunaren baimena izango da. Horretarako, galdetegia bete beharko da, pribatutasun politika onartuz, eta ondoren bidali egin beharko da.

Baimenik eman ezean, ezingo diogu zure eskaerari erantzun. Datu horiek denbora mugagabean gordeko ditugu, zeuk kontrakoa adierazi artean.

Datuetara sartzeko, zuzentzeko, erabilera mugatzeko, ezabatzeko, eramateko, ezeztatzeko eta emandako baimena atzera botatzeko eskubidea izango duzu. Horretarako, idatzi bat bidali beharko duzu, zure NANaren kopiarekin batera, gure posta helbidera edo honako helbide elektroniko honetara: admin@neiker.eus

Zure eskubideak errespetatzen ez direla ohartuz gero, erreklamazioa jarri ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.

1. Informazio orokorra

Web orri hau NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEAREN  jabetzakoa da. Helbidea: Arkautiko Nekazaritzako Elikagaien Campusa, 46 E-01080 posta kutxa, Gasteiz (Araba). Tel.:  +34- 945 121 313. Faxa: +34- 945 281 422. IFK: A-48167902. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 966. liburuko 3. ataleko 1.437. liburukian.

Web orri hau erabiltzen baduzu, pentsatzekoa da Lege Ohar honetan jasotako erabilera baldintzak irakurri, ulertu eta onartu dituzula, inolako mugarik gabe eta argi eta garbi. Era berean, web orri honetan eskura duzun Pribatutasun Politika ere irakurri, ulertu eta onartu duzula pentsatuko dugu. Beraz, espresuki gomendatzen dizugu irakurtzea, eta erabiltze hutsak adieraziko du onartu egiten duzula bai Lege Oharra bai Pribatutasun Politika, sartzen zaren unean argitaratuta dagoen bertsioan, eta, betiere, web orriaren zerbitzu jakin batzuetan aplikatu beharreko erabilera espezifikoen baldintzei kalterik egin gabe. Eta zerbitzu horietara sartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik hori onartzea.

Lege Ohar honetan jasotako baldintzekin bat etorri ezean, arren eskatzen dizugu ez erabiltzeko web orria; izan ere, berriz diogu, web orri hau erabiltzeak berarekin dakarrela Lege Oharrean eta Pribatutasun Politikan jasotako lege baldintzak onartzea.

NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEAK beretzat gordetzen du web orri honetan agertzen diren baldintzak aldatzeko eskubidea, bai eta noiznahi eta aurretik jakinarazi gabe edukiak, informazioak… ugaltzeko eskubidea ere. Eta, horrenbestez, baldintzei maiz erreparatzeko gomendatzen du, aldaketaren bat izan ote den jakiteko.

1.2. Hizkuntza

Lege Ohar hau beste hizkuntza batzuetara itzuliz gero, gure Pribatutasun Politikan edo web orri honetan tarteka argitara litezkeen bestelako erabilera, politika edo prozedura arauetan, gaztelaniazko bertsioaren eta bertsio itzuliren baten artean desadostasuna egonez gero, gaztelaniazko bertsioak izango du lehentasuna.

2. Merkataritza jakinarazpenak eta publizitate edukiak

NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEAK, 34/2002 Legea bete beharrez, uztailaren 11koa, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa, bere erabiltzaileei jakinarazten die enpresaren zerbitzuei eta jarduerei buruzko informazioa bidaliko diela posta elektronikoz. Gure produktuei, zerbitzuei eta jarduerei buruzko jakinarazpen elektronikorik jaso nahi ezean, arren bidali mezu elektroniko bat admin@neiker.eus helbidera.

Publizitatea: Web orriak publizitate edukiak bil ditzake, edo gunea babestuta egon liteke. Iragarleak eta babesleak dira, beraz, web orrian argitaratzeko bidalitako materialak kasu bakoitzean aplikagarriak diren lege eta baimenak betetzen dituela ziurtatzearen arduradun bakarrak. Web orriaren titularra ez da izango, inola ere, iragarleen edo babesleen edukietan egon litekeen zeinahi akats, zehaztasun gabezia edo irregulartasunen erantzulea. Era berean, ez da izango publizitateak edo beste material batek web orriaren erabiltzaile edo bisitarien sentsibilitatean eragin ditzakeen kalteen erantzulea.

3. Jabetza intelektualeko edo/eta industrialeko eskubideak

Web orri honetako edukien eta elementuen titularra NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEA da. Eta, horrenbestez, berari dagokio web orriko iturburu kode, testu, irudi, diseinu, logo, programa informatiko, animazio, datu base, marka, merkataritzako izen, zeinu bereizgarri, soinu edo gainerako elementu grafiko edo soinu elementu guztien eta web orriaren beraren jabetza intelektual zein industriala. Zerrenda hori ez da itxia, adibidezkoa baizik. Gainera, elementu horiek guztiak behar bezala babestuta daude, Jabetza Intelektual eta Industrialari buruzko nazioarteko zein Espainiako araudiekin bat etorrita.

Erabiltzaileak modu arduratsu eta zuzenean erabili beharko ditu edukiak, legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera. NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEAK baimena ematen dio erabiltzaileari web orri honetan dagoen informazioa ikusteko, eta baita erreprodukzio pribatuak egiteko ere (deskargatu, eta bere sistema informatikoetan gordetzeko jarduera arrunta), baldin eta elementu horiek soilik erabilera pertsonalerako badira, edo soilik kazetaritza helburuekin erabiltzen badira; bi kasuetan, NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEAREN web orriaren osotasuna errespetatuz eta jatorrizko iturria web orria dela egiaztatuz. Beraz, erabat debekatuta egongo da bere izaeraren kontrako edo okerreko erabilera ematea.

Aurreko paragrafoan espresuki xedatutako helburuez gainera, debekatuta dago web orria erabiltzea, banatzea, aldatzea, hirugarrenei uztea, erreproduzitzea, eraldatzea edo publikoki jakinaraztea, zeinahi baliabide eta teknologia baliatuz. Horretarako, ezinbestekoa izango da NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEAREN aldez aurretiko adostasun adierazia. Hala, testu honen aurkako zeinahi jardunek jabetza industrial eta intelektualeko eskubideen araudia urratzea ekarriko du.

Dena den, baimenduta dago web orri hau erabiltzea, baldin eta orriaren osotasuna errespetatzen bada, eta adierazten bada jatorrizko iturria NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEAREN web orria dela. Eta erabat debekatuta egongo da bere izaeraren kontrako edo okerreko erabilera ematea.

NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEAK beretzat gordetzen du bere eskubideak defendatzeko beharrezkoak diren lege ekintza guztiak gauzatzeko aukera.

4.- Pasahitzak eta gune pribatua

Erabiltzaileari zenbait zerbitzutara sartzeko identifikatzailea edo/eta pasahitza igortzen bazaio, erabiltzailearen beraren erantzukizuna izango da informazio hori erabateko isilpekotasunez eta sekretupean gordetzea. Hala, modu arduratsuan zaindu, erabili eta gorde beharko du, eta espresuki debekatuta egongo da hirugarrenei uztea. Beraz, web orriaren titularrarentzat zein gainerako erabiltzaile guztientzat sor litezkeen ondorio kaltegarriak erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira, eta hari egotziko zaizkio.  Identifikatzailea edo/eta pasahitza lapurtuz gero, galduz gero edo horri baimendu gabeko erabilera eta sarbidea emanez gero, erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEARI, beharrezko neurriak har ditzan. Eta, beraz, erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira berandu jakinaraztearen ondorioz NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEARI edo gainerako erabiltzaileei eragindako kalte guztiak.

NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEA ez da izango, inola ere, datu pertsonalen inguruan gerta litezkeen gorabeheren erantzulea, baldin eta sistemetara baimenik gabe edo eraso moduan sartu badira, ezarritako segurtasun neurriekin gertatua hautemanezina izanda, edo baldin eta erregistratuta dagoen erabiltzailearen ardura gabeziaren eraginez izan bada, bere sarbide pasahitzen edo datu pertsonalen zaintzari eta horiek gordetzeari begira arduragabe jokatu duelako.

5. Segurtasuna

Web orri honetan HTTPS (SSL) protokoloa darabilgu, zerbitzariaren eta erabiltzailearen artean komunikazio bide seguru bat finkatzeko, erabiltzaileak bere datu pertsonalak bidal ditzan. Zerbitzu hau zerbitzari seguru baten bitartez emateak dakar erabiltzailearen ordenagailuaren eta zerbitzariaren arteko informazio trukean isilpekotasuna bermatzea; izan ere, bien artean konexio zifratu bat sortzen da, SSL protokoloa erabiliz, eta horrek eragotzi egiten die hirugarrenei bidalitako informaziora sartzea.

6. Erantzukizuna

a) Orokortasunak

NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEAREN helburua da web orri hau ahalik eta eraginkortasun handienarekin ibiltzea, eta bere sorreran finkatutako helburua betetzea. Dena den, ez ditu bere erantzukizunpean hartuko web orriko akats tipografikoak, formalak edo zenbakizkoak, ez eta bertako informazioaren zehaztasunik ezak edo funtzionamenduan izan daitezkeen disfuntzioak edo irregulartasunak ere.

NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEAK ez du bermatzen web orria eta zerbitzaria birus orotatik salbu egongo direnik, eta ez ditu bere erantzukizunpean hartuko web orrira sartzeak edo sartzeko ezintasunak eragindako kalteak.

Erabiltzaileak konpromisoa hartuko du web orri hau modu leial eta legezkoan erabiltzeko, trafikoari buruzko erabilera eta legeekin bat etorrita. Era berean, debekatuta dago NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEAREN edo hirugarrenen irudi, interes edo eskubideei kaltea eragin diezaiekeen zeinahi jokamolde, eta baita web orri honen ohiko erabilera galarazi, ezdeus bihurtu, gainkargatu edo eragotziko duen zeinahi jokamolde ere.

NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEAK beretzat gordetzen du web orri honetan agertzen diren baldintzak aldatzeko eskubidea, bai eta noiznahi eta aurretik jakinarazi gabe edukiak, informazioak… ugaltzeko eskubidea ere. Eta, horrenbestez, baldintzei maiz erreparatzeko gomendatzen du, aldaketaren bat izan ote den jakiteko. Komenigarria da zeuk ere web orriaren erabilerari buruzko lege ohar eta baldintza berri guztiak irakurtzea. Hala egin ezean, web orria erabiltzeari eta bertara sartzeari uko egin beharko diozu, eta ez diozu erantzukizunik leporatuko NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEARI. Erakundeak beretzat gordetzen du web orriko edukietarako eta bertan emandako zerbitzuetarako sarbidea bertan behera uzteko eskubidea.

b) Estekak eta hiperestekak

Web orri honek beste baliabide batzuetarako edo hirugarrenen web orrietarako sarbidea edo esteka eman dezake, baldin eta interesgarritzat jotzen badira edo gure web orriko zerbitzu batzuk emateko beharrezkoak badira. Dena den, web orri horiek ez ditugu inola ere geuk kontrolatzen.

Esteka horien helburua izan liteke, besteak beste, zure interesekoak diren baliabideen Internet bidezko bilaketa edo NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEAREN jabetzakoa den web orriko zerbitzu jakin batzuen kudeaketa erraztea; esaterako, curriculumak igortzea edo/eta lan eskaintzetan izena ematea, langileak aukeratzeko prozesuak gauzatu ahal izateko, NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEAK kudeatuta.

Nolanahi ere den, orrialde horiek ez dira NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEAREN jabetzakoak, eta erakundeak ez ditu bertan jasotako edukiak berrikusten. Horregatik, ez da horien erantzulea izango, ez eta orri horietan eskainitako edo erabilgarri dauden zerbitzuena, estekatutako orrialdearen funtzionamenduarena, bertan egin litekeen datuen erabilerarena edo arau urratzeena, edo web orri hura erabiltzeagatik edo bertara sartzeagatik eragin litezkeen kalteen erantzulea ere. Beraz, esteka jartzeak ez du esan nahi inolako harremanik dagoenik NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEAREN eta eduki horien titularrak diren pertsonen edo erakundeen edo argitaratuta dauden web orrien artean.

Horrenbestez, NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEAK ez du bere bizkar hartuko estekatutako web orrietako inolako erantzukizunik, eta ez du haien funtzionamenduaren, edukien edo zerbitzuen ardura izango, ez eta web orri horietan egon litezkeen bestelako esteken ardura ere.

Orri horietan zure datu pertsonalak idatzi aurretik, arren eskatzen dizugu dagozkion lege oharrak, eta bereziki, orrialde horien pribatutasun politikak irakurtzeko. Eta zalantzaren bat izanez gero, jarri zuzenean harremanetan gune horiekin, euren pribatutasun politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.

Erabiltzaileak jakingo balu estekatutako orri baten bidez gauzatutako beste zeinahi jarduera, zerbitzu edo eduki legez kanpokoa edo desegokia dela, berehala eman beharko dio horren berri NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEARI, hala badagokio erakundeak egokitzat jotako neurriak har ditzan.

Erabat debekatuta dago http://www.neiker.eus web orriko orrialderen bat NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEARENA ez den beste orri batean aurkeztea (“framing” izenez ezaguna den teknikaren bitartez, edo ondorio berberak edo antzekoak dituen beste zeinahi teknikaren bitartez). Debekatuta dago, halaber, http://www.neiker.eus web orrian zabaldutako zeinahi eduki beste web orri batean txertatzea “in line linking” izeneko teknikaren bitartez, edo ondorio berberak edo antzekoak dituen beste zeinahi teknikaren bitartez, NEIKER-TECNALIA, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENEKO EUSKAL ERAKUNDEAREN adostasun adierazirik gabe.

Web orri hau erabiltzean, pentsatuko dugu erabiltzaileak arretaz irakurri duela dokumentu hau, eta bertan zehaztutako gomendioak ulertu eta jarraitu dituela. Erabiltzailea ez badator bat datuak babesteko politika honekin edo horren bitartez ematen diren gomendioekin, mesedez, ez erabili gure web orria.

6. Jurisdikzioa eta eskumena

Baldintza hauek edo web orri honetako zerbitzuekin lotutako zeinahi auzi interpretatzean gatazkaren bat edo eztabaidaren bat sortuz gero, Espainiako jurisdikzioa eta araudia izango da aplikagarria, eta eskumena duten epaitegiak, berriz, Gasteizkoak izango dira.

Uso de cookies

Esta web utiliza "cookies" propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las "cookies". Sin embargo, puedes cambiar la configuración de "cookies" en cualquier momento.

Aceptar