ARDI2 proiektuaren abiaraztea
ARDI2 proiektuaren abiarazte bilera martxoaren 13an egin zen Hendaian, Akitania Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko egoitzan.
ARDI2 proiektuaren abiarazte bilera, “Ikerketa, garapen eta berrikuntzan lan komuna sendotuz ardiei dagokienez” izenekoa, martxoaren 13an egin zen Hendaian, Akitania Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko egoitzan.
ARDI2, Interreg POCTEFA 2021-2027 lehen deialdian onartutako proiektu bat da, aurreko POCTEFA proiektu batean, ARDI, lortutako emaitzak kapitalizatzen dituena. Bere helburua Latxa eta Manech bertako ardi arrazen hobekuntza genetiko programen kudeaketa metodologia komuna optimizatzea da, teknologia berriak sartuz, ARDIn sortutako ARTALDEAN, AEIE erakundea, sendotuz eta jasangarritasuna handituko duten ebaluazio genomiko eredu berriak definituz. Era berean, hobekuntza genetiko programetan berrikuntzak txertatzea eta teknologia berriak xurgatzea sustatzea du helburu, ustiategien lehiakortasuna handitzeko eta gazteen sarrera erakargarriagoa egiteko.
Proiektua NEIKERrek zuzentzen du eta bere bazkide frantsesak hauek dira: INRA (Instituto Nacional de Investigación Agraria), IDELE (Institut de l’Élevage) eta CDEO (Centre Départemental Elevage Ovin). Bestalde, hegoladeko bazkideak datorrenak: Nafarroako ASLANA elkartea (Asociación de Criadores de Ovino de Raza Latxa de Navarra) eta ARDIEKIN (Latxa eta Carranzana arrazetako ardi selekzio eta inseminazio artifizialeko zentroa).
ARDI2ren emaitzek esne ardi sektorea indartuko dute mugaren bi aldeetan eta abeltzain eta lurraldeak onura aterako dute Latxa eta Manech arrazetako bertako arrazen lehiakortasunaren hobekuntzarekin.