Ardi project: emaitzak azaltzea
Pirinioetako esnetarako ardien arraza autoktonoek, Latxa, Manex eta Euskal-Biarnesa, balio ekonomiko eta sozial handia dute, baina euren biziraupena mehatxatuta dago beste arraza batzuen presentziagatik, zeinek ekoizpen sistema askoz intentsiboak baitituzte.
ARDI proiektuaren bitartez planteatzen da ekintza bateratua egitea, euroeskualde horretan hobekuntza genetikorako dauden programak elkarrekin kudeatzea, lehiakortasuna handitzeko, eta finkapena eta ustiapena indartzea.
Mezu honen bidez, proiektuaren emaitzak aurkezteko jardunaldira gonbidatzen zaitugu. Irailaren 30ean izango da, Beasaingo Igartza aretoan (Gipuzkoa).
Pandemiarekin lotutako kontuak direla-eta, arreta berezia jarri behar dugu bertaratutakoen kopuruarekin. Beraz, joan nahi baduzu, lehenbailehen izena ematea gustatuko litzaiguke.
Zure zain gaude!