11/10/2019

ARDI proiektuaren laugarren jarraipen bilera

Joan den urriaren 11n, ARDI proiektuaren laugarren jarraipen bilera egin zen, Maulen, aurrerapenak ebaluatzeko eta zehazki 3. eta 6. ekintzak berrikusteko: Konexio genetikoak indartzea eta Hobekuntza genetikoko programak kudeatzeko erakunde  komun bat sortzea.

Konexioak indartzeari dagokionez, dagoeneko guztira 1.864 dosi MTR eta 497 dosi MTN aplikatu dira, 20 artaldetan eta 5 artaldetan, hurrenez hurren. Gainera, bi intseminazio zentroetan (ARDIEKIN eta OSKOTZ) guztira 17 arkume gehitu dira.Hegoaldeko kontrolatzaileen (HE) bisitak ere egin dira, Iparraldeko (IP) esne kontrola ikusteko, eta alderantziz, eta bi aldeetako abeltzainen eta teknikarien arteko topaketa bat antolatu zen Oskotzeko IA zentroa eta LCN_NAko ustiategi batzuk bisitatzeko.

Uso de cookies

Esta web utiliza "cookies" propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las "cookies". Sin embargo, puedes cambiar la configuración de "cookies" en cualquier momento.

Aceptar