ARDI proiektua aurkeztu da SALAMAQ’18n
ARDi proiektuaren buru Eva Ugarte Sagastizabal doktoreak bi hitzalditan parte hartu du SALAMAQ’18 nekazaritza-abeltzaintzako azokan.
Alde batetik, “Mugaz gaindiko lankidetzak” izeneko jardunaldian parte hartu zuen, Nekazaritza eta Elikadura Ikerketa eta Teknologiako Institutu Nazionalak antolatuta (INIA), eta Frantziarekin garatzen ari den lana azaldu zuen, hobekuntza genetikoko programak elkarrekin kudeatzeko egiten ari diren aurrerapenei buruz.
Eta, bestetik, Mantxako ardi arrazaren adituekin parte hartu zuen beste hitzaldi batean, Latxa arrazan hautapen genomikoa ezartzeko egiten ari diren lehen urratsak ezagutarazteko.