05/10/2018

ARDI proiektua aurkezten Ordiziako Nazioarteko Gaztaren III. Biltzarrean

ARDIko arduradun Eva Ugarte Sagastizabalek aurkeztu zuen proiektua, Gaztaren Nazioarteko III. Biltzarraren esparruan, joan den 2018ko urriaren 4an, Ordizian.

Aurkezpenean zehar, Evak proiektuan gaur egun abiarazi diren hainbat ekintza teknikoren xehetasuna eman zuen, Latxa eta Manez ardi arrazen lehiakortasuna hobetzeko eta arrazak finkatzeko eta ustiatzeko, arraza horien hobekuntza genetikorako programen kudeaketa bateratuaren bitartez.Halaber, nabarmendu zuen programaren helburu nagusia dela mugaz bi aldeetan metodologiak garatu, balioztatu eta inplementatzea, arraza horien lehiakortasuna hobetzeko, eta mugaz gaindiko organismoak sortzeko, hautapen eskemak elkarrekin kudeatzeko.

Uso de cookies

Esta web utiliza "cookies" propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las "cookies". Sin embargo, puedes cambiar la configuración de "cookies" en cualquier momento.

Aceptar