HELBURUAK ETA EKINTZAK

ARDI PROIEKTUA

Scroll

ARDI PROIEKTUA

Pirinioetako esnetarako ardi-arraza autoktonoek – Latxa, Manech eta Basco-Bearnesa – balio ekonomiko eta sozial handia dute, baina haien biziraupena arriskuan dago ekoizpen-sistema askoz intentsiboagoak dituzten beste arraza batzuk daudelako.

ARDI proiektuaren bidez, baterako ekintza bat planteatzen da, euroeskualde honetan dauden hobekuntza genetikoko programen kudeaketa bateraturantz aurrera egitea, haien lehiakortasuna handitzearekin eta haien finkapena eta ustiapena indartzearekin batera.

Helburuak Ardi

ARDI proiektuaren helburu estrategikoa da Latxa eta Manech arrazako ardien hobekuntza genetikorako programen kudeaketa bateraturantz aurrera egitea.

Scroll

ARDI HELBURU ESPEZIFIKOAK

1

Mugaz gaindiko loturak indartzea.

2

Mugaz gaindiko balorazio genetikoa ahalbidetuko duten metodologia berritzaileak garatzea.

3

Metodologiak eta teknologiak garatzea, sektorearen lehiakortasunean eragin handia duten ezaugarri funtzionalekin lan egin ahal izateko.

4

Hautaketa-eskemen kudeaketa komuna erraztuko duten egiturak garatzea.

ARDI EKINTZAK

ARDI proiektuaren helburu nagusia Latxa eta Manech arrazako ardien hobekuntza genetikorako eta hautaketarako programen kudeaketa komunerantz aurrera egitea da, honako hauen bidez:

Scroll

1LATXA ETA MANECH ARRAZAK HAUTATZEKO ESKEMEN ARTEKO LOTURA INDARTZEA HELBURUA

HELBURUA

Material genetikoa eta Latxa eta Manech populazioen artean aukeraketa genomikoa ezartzeko eta ebaluatzeko esperientziak trukatzea, bi populazioen artean konexio sendoagoak sortzeko.

1.1 Hazi-trukea.

1.2 Abeltzainentzako azokak eta erakusketak antolatzea eta intseminazio zentroetara bisitak egitea.

1.3 Bisita eta egonaldi teknikoak intseminazio-zentroetara eta ikerketa-zentroetara, ebaluazio genetikoko metodologiekin eta ereduekin ohitzeko.

1.4 Errapeenn morfologiako kalifikazioak uniformizatzea.

2MUGAZ GAINDIKO EBALUAZIO GENETIKOA

HELBURUA

Ebaluazio genetiko amankomuna egiteko dauden oztopo metodologikoak ezabatzea.

2.1 Inportatutako Manech aharien balio genetikoa sartzea Latxaren ebaluazioetan.

2.2 Test-day aplikatzea konposizio-balorazioetarako.

2.3 Populazioen bariabilitate genetikoa eta odolkidetasuna ebaluatzea.

3KARAKTERE BERRIEN GARAPEN KOMUNA

HELBURUA

Elkarrekin lan egitea interes komuneko karaktere berrietan.

3.1 Bizi-luzetasunari, parasitoekiko erresistentziari eta estres termikoari buruzko analisia eta aurretiazko deskribapena.

3.2 Hautespen genomikoa populazio txikietan ezartzearen problematika.

4MUGAZ GAINDIKO EGITURA BAT SORTZEA, MANECH ETA LATXAREN ESKEMAK ELKARREKIN KUDEATZEKO

HELBURUA

Latxa eta Manech arrazen lehiakortasuna handitzea ahalbidetuko duten egiturak sortzea, beste arraza emankorrago baina ez hain jasangarrien aurrean.

4.1 Hautaketa-estrategien eta -helburuen definizio kolektiboa.

4.2 Aplikatzen zaion legeriaren azterketa.

4.3 Egiturarik egokiena sortzea.

Uso de cookies

Esta web utiliza "cookies" propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las "cookies". Sin embargo, puedes cambiar la configuración de "cookies" en cualquier momento.

Aceptar