04/10/2021

Hobekuntza genetikoa Latxa, Manex eta Euskal-Biarnes ardi esnearen ekoizpena kontserbatzeko eta babesteko

Amaitu da ARDI proiektua, eta landu diren alderdiak eta lortu diren emaitza nagusiak ezagutarazteko, joan den irailaren 30ean proiektuaren azken jardunaldia egin zen. 70 pertsona inguru izan genituen, besteak beste, mugaren bi aldeetako abeltzainak, kudeaketa-zentroetako eta hautaketa-zentroetako teknikariak, ikertzaileak, sektorearekin zerikusia duten elkarteetako ordezkariak eta foru aldundietako, Eusko Jaurlaritzako, Nafarroako Gobernuko, Espainiako Nekazaritza Ministerioko eta Nouvelle-Aquitaine eskualdeko ordezkariak.

Pirinioetako esnetarako ardi arraza autoktonoen errealitatetik hain gertu dagoen testuinguru honetan, nekazaritzaren sektorean berrikuntzak duen garrantzia azpimarratu zen, metodologia berriak ezarriz eta informazio genomikoa erabiliz gauzatzen ari dena. Hain lotuta dauden arrazak direnez, ekintza bateratu bat planteatzen da: dauden hobekuntza genetikoko programen kudeaketa komunerantz aurrera egitea. Estrategia horri esker, esperientziak partekatu eta bestearengandik ikasi ahal izango da, lehiakortasuna areagotzeko eta kokalekua eta ustiapena indartzeko.

Proiektua garatu bitartean, arrazen arteko loturak sendotu ahal izan dira, material genetikoa trukatuz, eta Pirinioetako bi aldeetako abeltzainekin bilerak egin dira elkarrekin. Gainera, Latxa arrazan aurrerapen handia egin da hautaketa genomikoaren inplementazioan, eta Manechen, berriz, eskema genomikoaren ezarpena indartu da.

Datuak hartzeko ahalegina ahalik eta ondoen balorizatzeko, ahalik eta informazio gehien partekatzeko eta arrazen artean produkzio-datuak zein balio genetikoak alderatzeko modurik onena zein den ere aztertu da. Era berean, bularreko morfologiako eta kalifikazio morfologikoko karaktereak bateratzeko lan egin da, bai eta ezaugarri berrietan ere, hala nola parasitismoan, bizitza-luzetasun funtzionalean edo sendotasunean.

Jardunaldiari esker, mahai-inguru bat egin zen abeltzainekin, eta talde bat osatzearen erabilgarritasuna eta horrek ekar litzakeen onurak eztabaidatu ziren. Jardunaldia elkarte horren sinadurarekin amaitu zen, ARTALDEAN izenarekin, eta erakundeen laguntza izan zuen hobekuntza genetikoko programen kudeaketa komunerantz aurrera egiteko.

Uso de cookies

Esta web utiliza "cookies" propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las "cookies". Sin embargo, puedes cambiar la configuración de "cookies" en cualquier momento.

Aceptar